MUSIKA

“Musikaske” eta “Musikualdia”, Urretxun

Musikaske eta Musikualdia izeneko kontzertu-zikloak egingo dituzte Urretxun; hala, ostiralean eta larunbatean, abenduak 20 eta 21, Musikaske egingo dute, Urretxuko Probalekuan.

Ostiralean, The Nekrobabies, Niña Coyote y Chica Tornado, One Way eta Northagirres taldeek joko dute; larunbatean, berriz, Drop, Hil Baino Lehen, Inoreneroni, Tutan Come On eta Norman taldeek. Kontzertuok Mutamuk eta Motz Tabernak antolatu dituzte.

Urretxu-Zumarragako gaztetxeak, halaber Musikualdia programaren beste edizio bat ondu du abenduaren 25etik 28ra arte.

Guztira lau kontzertu izango dira: hilaren 25ean, Marramiau; 26an, Iturria eta Peru; 27an, Mikel Uraken eta Azkaiter Pelox; eta, azkenik, 28an, Oraindik eta Purple Explosive Jackets. Emanaldian 22:30ean hasiko dira, eta KKinzona irrati librean emitituko dira. Horretaz gainera, arratsaldero dokumental eta bideoklip emanaldiak izango dira gaztetxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button