ARTEA

“Das ist Berlin” argazki erakusketa Elgoibarren

Erika Barahona (Bilbo, 1969) eta David Hornback (Los Angeles, 1962) argazkilariak dira. Elgoibarreko Kultur Etxean zabaldu dute Das ist Berlin erakusketa urriaren 31 bitartean.

Berlingo Harresia erori berritan, 90. hamarkadan zehazki, eta Berlin hiria argazkietan jaso dute biok, izan ere, beraien lehendabiziko elkarlan honen emaitza da Das ist Berlin.

Biek hiri berberaren gainean egin dute lan ikuspuntu desberdinetik. Erikak Berlingo hiria kalez kale arakatu du, espaloi, etxe, horma eta izkina guztiak miatu ditu, giza bizitzaren arrastoei jarraika, edozein eskaparate edo txoko kamaren bitartez hartuz. Han inoiz gertatu zatekeenaren testigu izan nahi du. Erikaren argazki gehienak koloretan dira, baina badira zuri beltzean ere.

David Hornback, aldiz, Berlingo kaleetako gertakizunen testigu izan da. Berlindarren egunerokotasunean murgildu eta Berlindarrak kafean, kalean protestaka edo jolasean harrapatu ditu, bere ingurune ekonomiko soziala errespetatuz eta inongo faltsukeriarik gabe. Daviden argazki guztiak zuri beltzean dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button