BERTSOTAN

“Xalbador, izana eta izena” dokumentala Hazparnen

Eneko Dorronsoro zinegileak Xalbador, izana eta izena dokumentala aurkeztuko du igande honetan Hazparneko Zinegin Jaialdian.  Hego Euskal Herrian ikusteko abagunea ere egongo da Durangoko Azokan, abenduaren 6an. Fernando Aire Xalbador bertsolariari buruzko dokumentala bertsolariaren lau seme-alaben kontakizunean oinarritu da.

“Ezagunak dira Xalbadorren bertsoak ; ezaguna txistuak txalo bihurtu zitueneko eguna. Eta ezaguna da Xalbadorren heriotzaren dramatismoa : bere jaioterrian, omenaldi bat egiten zaitzaion bitartean. Sortze-izenez Ferrando, Urepeleko Xalbadorrenia etxaldean sortu eta eta bizi izan zen. Artzain-laboraria zen ogibidez ; baina bertsoari eskaini zion bizia. Bere lau seme-alaben bitartez egin dut Xalbador bertsolariarengandik Ferrando laborariarenganako bidea ; eta aurkitu ez badut ere, Urepeleko mendi hegaletan bere ahotsa entzun izanaren irudipena daukat. Kantari ari zen”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button