ESZENA

Tolosan, “Kultura Plazara” jaialdia uda osoan

Musika eta arte eszenikoen ikusgarri dezenterekin gozatzeko aukera paregabea izango da uda honetan, Tolosako Kultura Plazara jaialdiarekin.

Iaz auzoetako jaiak ordezkatuz sortu zen Kultura Plazara ekimena, eta aurten jarraipena emango diote horri, kulturaren aldeko apustuan, kulturaz, kalean eta aire librean gozatzeko aukera egon dadin.

Herritar guztien gozamenerako denetarik izango da programazioan ekainetik hasita eta urrira arte. Ikuskizun gehienak bertako zezen plazan izango dira, baina landa auzoetan eta herriko beste hainbat plazetan ere gozatu ahal izango da kulturaz.

Programazioa hasita dago eta laster batean, Kalakan, Belako, Izaro edota Willis Drummond taldeen kontzertuak ere ikusi ahalko dira Tolosan.

Aste honetan, ekainak 24, 18:00etan, La Baldufa taldearen Safari emanaldia programatu da  Zumardi handian, eta geroago, 19:00etan, Nikotina eta Skabidean taldeen kontzertua, Zezen plazan.

Noiz, zer eta non jakiteko, hemen duzue programazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button