LITERATURA

Gaur “Ahiztatasuna euskal literaturan” hitzaldia, EDE Fundazioan

Gaur, Bilboko EDE Fundazioan, eta Nontzeberri Zikloa ekimenaren barruan, Josune Muñoz adituak Ahiztatasuna euskal literaturan gaia joarratuko du eguerdiko 13:00etatik aurrera.

Joan de urtetik Nontzeberrik hainbat ekitaldi antolatzen ditu Bilbon, Nontzeberri Zikloa ekimenaren barruan. Kulturartekotasuna edota emakumea izan dira hitzordu horietako aztergaiak. Gaur, iragan berri den Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira beste hitzordu interesgarri bat antolatu dugu.
Oraingo honetan, Skolastika plataformatik (Berdintasunaren aldeko proiektuaren saria. Zirgari Saria 2022) Josune Muñoz aditua etorriko da Ahiztatasuna euskal literaturan gaiaz mintzatzera (bazterketa, pobrezia, aurre juzkuak, begirada feminista,…) eta hainbat autore aipatuko ditu berak ondu duen ikus-entzunezko entretenigarri eta interesgarri baten bidez.

Josune Muñoz (Bilbo, 1967) euskal filologoa da eta emakumeek sortutako literatura eta komikiari buruzko ikerketa eta irakaskuntzan dihardu. 2003tik Skolastika proiektua zuzentzen du. Emakumeen literaturaren gaineko aldizkarietan kolaboratzailea ere bada.

Ekimena, martxoaren 17ean izango da, 13:00etan hasita, Simon Bolivar eraikuntzan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button