KULTURARTEKOTASUNA

Dibertsitate Kulturalaren Munduko Eguna

Bilboko Udalak maiatzaren 21ean Elkarrizketarako eta Garapenerako Dibertsitate Kulturalaren Munduko Eguna ospatuko du. Ekimena Bilbo, Kulturarteko Uria, III. Planaren barruan dago, honako alor hauekin bat egiten du eta: konpromisoa, gobernantza, diskriminaziorik eza eta sentsibilizazioa.

Bilboko Udalak eta UNESCO Etxeak uste dute dibertsitate kulturarekiko errespetua funtsezkoa dela kulturarteko elkarrizketa, garapen jasangarria eta bakea sustatzeko.
Hori dela eta, maiatzaren 21erako diseinatutako ekintzak, gogoetarako gune bat BBK KUNAn, hiru gidalerro nagusi ditu: komunikatzea, gogoetatzea eta ospatzea. Zentzu horretan, 12:00etatik 13:00etara, dibertsitate kulturalari eta gizarte-kohesioari buruzko mahai-ingurua egongo da. Ekimen horren helburua izango da ohartzea zein garrantzitsua den kultura-aniztasuna eta bere adierazpideak babestu eta sustatzea, gizarte-kohesioa sortzeko.

Inklusioarekin eta kulturartekotasunarekin konprometituta dauden bost lagunek hartuko dute parte topaketan. Beren jarduera sozial eta kulturalagatik ezagunak dira denak, eta Bilboko zenbait arte-adierazpen ordezkatzen dituzte. Honako hauek dira: Emilia Larrondo (soziologo eta DJ mexikarra), Miguel Ángel Puentes (artista plastiko eta Radio Candelako zuzendari/esatari kolonbiarra), Cruz Noguera (dramaturgo eta antzezle venezuelarra), Nilda Diarte Aguilera (literatura- eta antzerki-idazle argentinarra), eta Betto Snay (hip-hop musikari, kultura-dinamizatzaile eta moda-diseinatzaile angolarra).

Gainera, maiatzaren 17tik 30era, Ibaiondoko Udaltegian (Yohn Jauregia), Hemengo emakumeak argazki-erakusketa egongo da ikusgai. Zenbait adin eta belaunalditako emakumeak islatzen dituzte erakusketako 22 irudiek euskal udalerrietan dagoen dibertsitate kulturala irudikatzen dute, eta zaurgarritasun-egoeran dauden emakumeek erresilientziarako eta beren mugak gainditzeko duten gaitasuna erakusten dute.

Eta maiatzaren 25ean, Udalak Afrika Egunarekin bat egingo du, Afrika Eguna–harrotasuna Bilbo proiektuaren bitartez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button