MUSIKA

Zea Mays taldeak kontzertua eskainiko du Donostian

Ekainaren 12an, babes eta higiene neurri guztiak modu zorrotzean beterik,  Aiora Renteria (ahotsa), Piti Imaz (gitarra), Ruben Gonzalez (baxua) eta Asier Basabe (bateria) musikariek osatzen duten Zea Mays taldeak kontzertu berezia eskainiko du, 20:00etatik aurrera, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.

Zea Mays taldearen hamargarren diskoa izan da Atera, oraingoz azkena. Lan berezia alde guztietatik, bai eta produkzioan ere, izan ere,  Carles Campi Campón produktorearen laguntza izan zuen taldeak, eta nahasketa Hector Castillok egin zuen New Yorken. Diskoa Andoaingo Garate estudioan grabatu zuten.
Talde bilbotarrak azaroan kaleratu zuen Atera diskoko bigarren singlearen bideoklipa estreinatu zuen duela egun batzuk: Hiri Eri.

Biharko kontzertua, zentzu askotan, oso berezia izango da, musika berriz entzungo baita konfinamenduaren osteko garai berri honetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button