Azaroaren 25etik 30a bitarte, Bidasoako XIII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa egingo da Irunen. Jaialdiaren xedea da, “jendeari arkeologia ezagutzera ematea da arkeologoek egindako lanen ondorioz prestatu diren ikus-entzunezko lanen bidez eta lan horien sustapena eta dibulgazioa ziurtatuz”. Pelikulak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira. Sarrera doakoa da.
Egitarauari dagokionez, astelehenean, azaroak 25, hasiko da zine-jaialdia. Hala, 19:00etan inaugurazio-ekitaldia izango da, eta gero, Elhuyar Fundazioak ekoitzi eta Bego Zubiak zuzendutako Viaje a la Prehistoria lana proiektatuko da.
20:00etan, Axel Clévenot zuzendari frantziarraren Tras las huellas de los primeros provenzales filma aurkeztuko da, eta 20:50ean, Carlos Sanz Mínguez zinegile espainiarraren El vino y el banquete en la Ribera del Duero durante la Protohistoria. 21:20ean, halaber, Suhar Arkeologia ekoizpen etxeak egindako Murumendi, de la Edad del Hierro a la Antigüedad filma ikusi ahalko da, eta 21:10ean, Pascua Irla ardatz duen Philippe Axell zuzendariaren El prehistoriador de la Isla de Pascua.
Hori guztia asteleheneko egitarauari dagokionez; programazio osoaren xehetasunak: ficab.org.