ESZENA

dFERIAk programazio osoa aurkeztu du

Martxoaren 5etik 8ra izango den dFERIAk programazio osoa aurkeztu zuen atzo. XXIV. edizioaren leloa Tabua da, “debekatuta edota gaitzesten diren jokabide edo ekintza bezala ulertuta”.

Aurten, antzerkia, dantza, diziplina anitzak, eta abarren proposamenak Donostiako 9 antzeztokietan izango dira ikusgai. Hiria bera arte eszenikoen feria ikusgarri bihurtuko da, eta arte eszenikoen festa handia izango da, izan ere  33 konpainien 33 ikuskizun eta 37 emanaldi programatu dira lau egunetan. Ikuskizunen %64a estreinaldiak izango dira modu batean edo bestean: lau mundu mailan, bi Europan, lau Estatuan eta hamaika Euskal Herrian. Diziplinei dagokienez, %42a dantza ikuskizunak izango dira, %40a antzerkia eta %18a diziplina anitzak.

Antoolatzaileen arabera, “dFERIA ezinbesteko topaketa bilakatu da arte eszenikoen esparruan. Gainera, Estatuko erreferente nagusi bihurtu da arte eszenikoetako profesionalentzat, eta harremanak sendotzen jarraitzen du Europako zein Latinoamerikako merkatuetan. Bereziki, profesionalei zuzendutako jaialdia da, aurkezpenak, negozio foroak, bilerak, dFERIA Abroad eta bestelako jarduera paraleloak antolatuko dira sektoreko 400 akreditatuei zuzenduak.  Oraingoan, dFERIA programazio osoa aurkezten dugu, Lehioak delakoa, egunez eguneko ikuskizunak eta profesionalei zuzendutako jarduerak”.

Egunez eguneko programazioaren gaineko informazio guztia: dFERIA

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button