
Karrikiri elkarteak eta dendak hainbat liburu-aurkezpen egingo ditu maiatzean. Guztira lau libururen aurkezpenak burutuko dituzte bertan, eta gaur, maiatzak 3, izango da lehen hitzordua. Arratsaldeko 19:30ean, Karrikiri Elkartean, Puta Zikinak lana aurkeztuko dute, Amaia Astobizak (itzultzailea) eta Nerea Fillatek (aurkezlea).
Maiatzaren azken egunetan beste aurkezpen batzuk burutuko dituzte: Zoriontasunaren Defentsan, Jonathan Lavillarekin (itzultzailea), maiatzaren 22an, toki berean; Animalia Domestikoak eta Lurraz Beste lanak Esti Martinez eta Garazi Arrula egileekin, eta gero Uxue Rey aurkezlearekin solasaldia izango da, maiatzaren 23an. Eta azkenik, 24an, Nerea Balda egileak eta Uxue Razquinek Azpimarrak lana aurkeztuko dute.
Beste aldetik, Iruñean antolatuko den Liburu Azokan parte hartuko du Karrikiri elkarteak, bertan euskaraz sortuak eta euskaratuak izan diren haur, gazte eta helduentzako liburuak zabaltzen. Gazteluko plazan egingo da maiatzaren 26tik ekainaren 4ra arte.
Azkenik nabarmendu behar da pozarren dagoela elkartea “hainbat urtetan Literaturiaren partaide eta laguntzaile izan garenez, Zarauzko Literaturian omenduko gaituzte. Arrazoi ugari daude, noski, omenaldi hori merezi izateko diotenez, baina arrazoi nagusia da urtez urte ari garelako ekarpen joria eta eskuzabala egiten euskal letrei, gure hizkuntzaren sorlekuan. Beraz, maiatzaren 6an, 12:00etan, eginen digute omenaldia Zarautzen.”
Zorionak!



