ARTEA

Denboraren eta ideien arteko distantzia

Iruñeko Ziudadelako Bolborategi aretoan, Jose Carlos Diaz de Cerio artistaren Lapso erakusketa ikusgai izango da otsailaren 6ra arte.

“Denbora tarte batek, kasu batzuetan hamabi urte baino gehiagokoa eta beste batzuetan egun gutxikoa, lotzen ditu erakusketa honetako lanak, bai gauzatzeko daten arteko distantziagatik, bai garatzen duten ideiaren kontzepzioagatik. Bere lanetan zehar egindako bidaia bat da, bere lehen Euritmia erakusketatik bere ekoizpen berrienera arte: olio-pinturak, paperak eta konposizio bolumetrikoak, gehienak azken bi urteetan egindakoak. Harmonia, oreka, erritmoa eta ordena beti dakartzan elementuak dira. (…) Diaz de Cerioren obrak, arrazionaltasun eta metodo dosi handi batekin, arakatzen du, funtsean estetikoa den beste errealitate baten konfigurazioa, oinarri hartzen duena formaren eta hondoaren arteko harreman dialektikoa, adierazlearen eta esanahiaren artekoa, estetikoaren eta etikoaren artekoa”.

Jose Carlos Diaz de Cerio Los Arcosen (Nafarroa) jaio zen, 1964an. Iruñean bizi eta lan egiten du. Autodidakta da, eta artearen hainbat arlotan lan eginez garatu du bere jarduera artistikoa.

Hiru ostegunetan (bihar hasita) kontzertuak eta bestelako ekimenak burutuko dira erakusketaren harira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button