ESZENA

Deabru Beltz guztien piroteknia eta suak airean

Bilboko Kalealdia amaitzera doa, eta gaur eta bihar, Danbor talka izeneko lanarekin, Deabru Beltzak euskal konpainiak eta Les Commandos Percu frantsesek bere ateak itxiko dituzte aurten. Ostiralean (uztailak 3) eta larunbatean (uztailak 4), 24:00etatik aurrera abiatuko da ikuskizun zirraragarria.

Danbor talka / Le choc des tambours formatu handiko ikuskizuna duela urtebete sortu zen, eta harrezkero Europako hainbat tokitan ibili da.

Ikuskizunean, “musikarien-artifizieroen bi konpainiek elkarrekin joko dute, eta kalean aurrera egingo dute, ikus-entzuleekin nahastuz, euren danborrekin eta gertuko argiztapen eta piroteknia efektuekin”.

Geroago oholtza gainean, musikaren eta suaren arteko sinkronizazioa etorriko da, su artifizialak, zarata, sua nonahi, eta hori guztia attrezzo  eta koreografia ikusgarri batez horniturik.

Deabru Beltzak kaleko antzerki konpainia 1996an sortu zuten Euskal herriko zenbait talde profesionaletako hainbat antzezlek. Ordutik, 10 ikuskizun prestatu dituzte, 2.000 emanaldi baino gehiago eman, eta mundu osoko hogeita hamar konpainia ingururekin aritu izan dira elkarlanean.  Les Commandos Percu taldeari dagokionez, ia 20 urte daramatza mundu osoko jaialdi batetik bestera, euren perkusio bitxiekin eta material piroteknikoaren erabilera bereziarekin. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button