ARTEA

Kaosari eta zoriari forma ematen

Ekainaren 8a bitarte, Amable Ariasen (Leon, 1927- Donostia, 1984) Kaosari eta zoriari forma erakusketa dago ikusgai Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Erakusketak artistaren ibilbidearen alde ezagunena jasotzen du.

Amable Gaur taldearen kide izan zen Balerdi, Basterretxea, Chillida, Mendiburu, Oteiza, Sistiaga eta Zumetarekin batera. Erakusketa honetan baina, ez da abangoardiako talde horren arrastorik ikusiko. Izan ere, erakusketak Ariasen alderdirik pribatuena, barrukoena erakusten du orain arte ikusi ez diren 150 piezaren bitartez: marrazkiak, eskuz eginiko oharrak, poema esperimentalak edo soinudun obrak.

Erakusketan Amableren bibliotekako hainbat liburu eta aldizkari ere jaso dituzte, argitalpenok artistaren euskarri inprobisatu bihurtu baitziren.

Orain arte ikusi ez diren obren artean, Rollo (1981-1982) dago. Artistak lan egiten duen bankuan aurkitutako eta argizaria emandako 95 metro luzerako eta 15,3 zentimetroko paper biribilkia. Bere gainean hainbat marrazki egin zituen. Areto berean, Historia de Euskalerria (1983-1984) ere ikus daiteke. Oparitu zioten izenburu bereko liburuan du obra honek  bere jatorria: orri zuriekin eginiko liburua da, saiakera editoriala bat baitzen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button