ESZENA

“Ez Dok Hiru” antzezlana taularatuko dute gaur eta bihar Donostian

Tartean konpainiak Ez Dok Hiru obra berria antzeztuko du gaur eta bihar Victoria Eugenia Antzokian, 20:00etatik aurrera.

Ez Dok Hiruk “Euskal Herriko musikaren altxorrari, gure baitan dugun ondare emozional horri omenaldi txiki bat egin nahi dio modu ikonoklasta batean” esan du Patxo Telleriak. Proposamen teatral berria, Euskal musikaren benetako istorioa da, eta bertako helburuetariko bat musikaren kontura ondo pasatzea da, musikari errepasoa eginez, beti ere, modu zoroan, ironia eta umorean oinarriturik.

Aurreko lanetan egin izan duten gisan, publiko helduari zuzenduko zaio antzezlan dibertigarria eta umorezkoa, eta euskaraz, nola ez! Patxo Telleriak sortu ditu testuak eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, kasu honetan doktore jakintsu moduan pertsonifikaturik, 200 kantaren zatiak erabiliko dituzte, antzerki jostagarria eskaintzeko, estilo ero, deskonzertante eta irrigarriaren bidez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button