BESTELAKOAK

Literatura arloetako arte sorkuntza bekak

Literatura arloetako arte sorkuntzarako bekak eta ikus-arteen alorrean artelanen sustapenerako laguntzak zabaldu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Beka deialdia urtero egiten da.

Hala, 5.850 €ko beka bat egongo da, euskarazko literatur sorkuntzarako (antzerkia, poesia edo narrazioa). Eta beste aldetik, ikus-arteen arloko sorkuntzarako hiru beka, gehienera 20.800€ banatuko dira hiruren artean.

Beka hauetako bat eskatu nahi duenak, azken hamar urteotan gutxienez bost urtez Gipuzkoako edozein herritako auzotarra izan dela egiaztatu beharko du. Betebeharrak Sorkuntza proiektuak 2012ko irailaren 1etik 2013ko irailaren 1era bitartean garatu beharko dira, eta 4 hilabeteko gutxieneko iraupena izan behar dute. Sustapenerako laguntzari dagokionez, 2012 urteko urtarrilaren 1etik 2012ko irailaren 1era bitartean egin ahal izango dira.

Informazio zehatza hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button