BESTELAKOAK

Topak jaialdia, Kulturarteko topaketak

Topak jaialdia, Urgull-eko Kulturarteko topaketen jaialdia, ekainak 13tik 21era  bitartean gauzatuko da. Hamabigarren edizio honetan denetarik antolatu da: tailerrak, hitzaldiak, txalaparta, proiekzioak, antzerkia foroa, munduko arrozak, kontzertuak, eta abar.

Banda Bat elkartearen filosofiarekin bat egiten du Topak: topaketa, hausnarketa, denuntzia, elkarbanaketa eta bateratasuna.
Guardetxekoek hauxe jakinarazi nahi izan dute, “Topak-ek ezberdintasunean, bizikidetzarako ezinbestekoak diren baloreak azpimarratu nahi dituela, hau da, ezberdina denarekiko errespetua, eskubideen berdintasuna, baztertuen integrazioa, boluntariotzaren eskuzabaltasuna, generoaren oreka, erantzukizunezko kontsumoa eta ekologiarako sentiberatasuna”.

Hau guztia bideratzeko programazio potoloa atondu dute bertan. Hala, ekainaren 13an, Guardetxeko tailer multikulturalen erakustaldia abiatuko da. 17an, txalaparta tailerra, eta afaldu ostean, Jam Txalaparteroa.
Ekainaren 18an, Motz film emanaldi berezia egongo da eta bertan, Bartzelonako Solo para cortos jaialdiko kulturarteko saileko film laburren proiekzioa egongo da. Datorren asteko ostegunean, Europako hirien aurpegiak lemapean Iraganeko eta gaur egungo migrazioen historiak gaia jorratuko da.

Azkenik, ekainaren 21ean, larunbata, Munduko Arrozak jaialdi multikulturala egingo da, eta gero, Guardetxean, Enekora eta Makulu Ken taldeen kontzertua programatu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button