ARTEA

Roland Topor artista surrealistaren obra grafikoa ikusgai Bilbon

Roland Toporren lan grafikoaz gain, bere zinemagintzari buruzko zikloa zere gozatu ahal izango da Garabat galerian. Ilustratzaile askoren maisua, bere obra grafikok Lady May-ren edo Le dernier cri-argitaletxeko artisten lotsagabekeria anarkista dauka, baita Olaf Ladousse eta Sergio Moraren erokeria magikoa. Eta, nola ez, sexua, bere lanetan etengabe agertzen den osagaia.

Erakusketan 20 bat litrografia,zuri eta beltzezkoak eta koloretakoak, eta bi linograbatu paratuko dituzte. Lan horien bitartez Topor gizonaz trufatzen da, bere txatxukeria absurduari aurre eginez, eta emakumea, eta berarekiko erakarpena, gizonaren lelokeria eta jenialtasunaren motorra dela argi utziz.

Obra grafikoaz gain, Garabat-ek Topor-i buruzko zine zikloa antolatu du. Hala, gaur bertan, erakusketaren inaugurazio burutu ondoren (20:00etan), La Planète sauvage animazio lana proiektatuko dute 21:00etan. Artista frantziarrak animazioko harribitxi horren gidoiaren egokitzapenean parte hartu zuen eta bere irudi naif eta psikodelikoaren arduraduna da. 1973 urtean Canneseko Nazioarteko Zinemaldiko epaimahaiaren sari berezia jaso zuen.

Garabatek beste bi film programatu ditu. Ekainaren 18an Topor-en liburu baten oinarrituriko Le locataire (The Tenant) filma proiektatuko dute 20:30ean. Roman Polanskik errodatu zuen eta 1973 urtean estreinatu zen.

Azkenik, uztailaren 30ean, Roland Topor-ek eta Henri Xhonneux-ek zuzendu zuten Marquis lana ikusi ahal izango da 20:30ean. Filmak Sadeko Markesaren, eta Bastillako beste preso batzuek gorabeherak kontatzen ditu Frantziako Iraultza baino lehen.

Garabatek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button