MUSIKA

“Txistua algaraz” izeneko emanaldian musika eta antzerkia batuta

Bihar bertan, urtarrilak 17, Bilboko Udal Txistulari Banda Euskalduna Jauregian arituko da Txistua algaraz izeneko ikuskizuna zabaltzeko. Musikaz gain, Maite Guevara eta Anduriña Zurutuza aktore eta pailazoen trebetasunaz ere gozatu ahalko da.

Txistularien euskal melodia tradizionalek bi artisten umore eta alaitasunarekin bat egingo dute, jai giro alaia sortuz eta bertaratuko diren ikus-entzuleen irribarreak piztuz. Udal Txistulari Bandak interpretatuko dituen obrek energia positiboz eta emozio handiz beteko dute eszenatokia. Gainera, Eriz Pérez Egiluz gitarra-jotzaileak, Iñaki Letamendia perkusio-jotzailea eta Gorka Eskauriaza baxu-jotzaileak ere parte hartuko dute ikuskizunean.

Hil honetan ere, urtarrilaren 31n,  Bilboko Udal Txistulari Bandak, Iñar Sastre piano jotzaileak eta Gorka Eskauriaza baxu jotzaileak lagunduta, Onintze abeslari, konpositore eta gitarrista bilbotarrarekin batera, Kantaldia izeneko emanaldia burutuko du.
Kontzertua aukera paregabea izango da bertaratuko diren entzuleek abesteko eta euskal musikaren errepertorioaz gozatzeko.

Aurtengo kontzertuei buruzko informazio zehatza www.bilbaomusika.eus webgunean kontsulta daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button