ARTEA

LeMaison kolektiboaren polinizazio artistikoa

LeMaison, Arte Ederretako ikasle ohi talde batek sortutako proiektua da asmo batekin: “leku berri bat eraikitzea, etxe bat, zeinetan esperientziak eta jakin-minak elkar elikatuko duten, kaleak polinizatuko dituen germena sortuz”.

Kolektibo honek, Arte Ederretako ikasleei eta lizentziatuei zuzendutako deialdia egin zuen irailean. Aurkezturiko proposamenak aztertu dira eta orain guziak haizatzeko ordua heldu da.

Herenegun egin zen proiektuaren aurkezpena Bilborock aretoan, eta atzo, Anti Liburudendan, Constelaciones escondidas Laura Marchanterena eta Beñat Romeraren Literatura aske: Irakurketa proposamen askea eta literatura elkarrizketa burutu ziren.

Gaur Le Maison Gaua izango da. Hegoak aretoan Laura Ruiz, Nora Aurrekoetxea eta Nerea Olazabal hirukoteak Be Marikarmen erakusketa zabalduko du, eta Larraskiton, gero, musika elektroniko esperimentala saioa egongo da Hector Rey, Enrike Hurtado, Piñas Baterastro, RxFxSx, xedh, Dj Yuju eta Oier Iruretagoiena musikariekin.

Astelehenen,  SF40 aretoan, Ane San José Blanco & Negro erakusketa zabalduko da, eta asteartean,  Mar de Dios eta Cristina Lizarraga bikotearen Disorder eta Matxalen Oñateren Hipergrafías, Histeria aretoan.

Garabat galerian, asteazkenean ikusi ahalko dira María Romeroren Memories, eta Raisa Álavaren Waldeinsamkeit proposamenak.

Ostegunean, urriak 17, La Maison honen itxiera etorriko da Pau Figueres, Usoa Fullaondo, Damaris Pan, Xabier Barrios, Alba Rihe, Koldo Tellaetxeren proposamenekin.

Informazio guztia Le Maisonek duen webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button