BERTSOTAN

Datorren astean, “Ahots Baten” sormen topaketa

Gabonetako oporraldiak baliatuta Ahots Baten sormen topaketa egingo dute aurten ere, abenduaren 28an eta 29an, Azpeitiko Dinamoa sormen gunean. Izen-ematea bukatu da eta gazte piloa apuntatu da antzerkiaz, bertsolaritzaz, kantagintzaz eta kontalaritza/literaturaz esperimentatzeko gogoz. Indarrean dauden neurriak bete ahal izateko toki mugatua dagoenez, 20 lagunentzako tokia eskaini da, eta aintzat hartu da izena emateko ordena.

Lehen egunean, literatura eta bertsoa izango dira ardatza. Iratxe Retolaza literatura adituak hasiko du saioa, eta arratsaldean Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal bertsolariak batuko dira. Bigarrenean, Xanti Agirrezabala aktoreak eta Mursego kantariak hartuko dute parte; amaitzeko, Agirrezabalak Satiro bere bakarkako antzezlana eskainiko du.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button