LITERATURA

Dashiell Hammet idazlearen “Uzta Gorria” aztergai, (H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astean

Gaur hasiko da (H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astea, Baztango Arizkun Medikuaren etxean, 19:30ean. Saio horretan Xabier Olarra itzultzaileak Dashiell Hammet idazlearen Uzta Gorria obra beltz mitikoa izango du hizpide.

Xabier Olarra (Tolosa, 1953) euskal idazlea eta itzultzailea da, Filosofia eta Letretan lizentziatua. Joseba Urteagarekin eta Jose Manuel Gonzalezekin batera Igela argitaletxea jarri zuen martxan. Argitaletxe horren bidez irakurri ditugu makina bat noir autore euskaraz, tartean, gaur Baztanen aztertuko duten Dashiell Hammet edo Jim Thompson.

(H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astea igandera arte luzatuko da. Hala, asteazkenean, Koldo Izagirre izango da Baztanen. Izagirrek ondoko gaia jorratuko du: Jurgi Kapitaina, Xabier Gereñoren doblea. Ostiralean, Gontzal Agotek zinema eta literatura uztartuko ditu Hemingway ere beltza zen hitzaldian.

Liburu aurkezpenak ere izango dira, larunbatean hain justu: Kezko bola batek itoak birikak (Miel Anjel Elustondo Etxeberria), Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua (Edorta Jimenez Ormaetxe) eta Berriro itzuliko balitz (Xabier Etxeberria Garro).

Larunbatean, halaber, mahai-ingurua ere izango da: Hiria eta Landa. Eremuaren trataera nobela beltzetan. Solasaldian Itxaro Bordak eta Edorta Jimenezek parte hartuko dute. Ane Galarraga moderatzaile arituko da. Igandean, azkenik, “irakurketa girotua ere izango da: Chandlerren alde… Ala kontra.

Informazio gehiago: ilbeltza.blogspot.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.