MUSIKA

"Biba Kapitaina" Txato Plato talde markinarraren azken lana

Txato Plato taldea Markinan sortu zen 2000. urtean. Hasieran lau lagun baziren ere, laster batean gehitu zen jende gehiago, eta gaur egun zazpi dira guztira (Maizte, Haitz, Gari, Jon, Jon Tronboni, Kena eta Joaka).
Gaur euren hamabi kantuz osaturiko bigarren lana aurkeztu dute Bilbon, eta "nolabait talde baten konfirmazioa" dela esan dute.
Kantetan "kritika egiten dugu baina umorea galdu gabe, beti xaxatzeko asmoz, baina kanta alegreak dira" komentatu du Maiztek.

Jai giroko "agropunka" estiloko musika sortzen da euren instrumentuetatik, izan ere tronpeta eta tronboia ere erabiltzen dituzte gitarrekin uztarturik. Kanta propio egiten dituzte baina, era berean, bertsioak egiteari ez diote muzin egiten, eta hala, Piperrak edota La Polla taldeen (erreferentzia ukaezinak) kantak ere bertsionatzen dituzte.

Euren lehen lana Bi potroaz deitu zen eta 2006an Durangoko Azokan aurkeztu zuten. Kontzertuak ematen ibili ziren harik eta 2009an kanta berriak egiteari ekin zioten arte. Diskoa Ondarroako Santos estudioan grabatu dute Babel Musik zigiluarekin eta bideoklip homonimoa egin dute Mymubi produkzio taldearekin.

Parranda ederrak eta umoretsuak izango dituzue Txato Plato taldearen musikara hurbiltzen bazarete, ez izan zalantzarik!

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button