BESTELAKOAK

Zeatikezpa II. Ikus-Entzunezko rallya

Urretxu-Zumarragako gaztetxeak eta Zarauzko Putzuzulo gaztetxeak Zeatikezpa II. Ikus-Entzunezko rallya antolatu dute. Oraingo honetan, askatasuna izango da gaia.

Hala, ekainaren 7an, Zeatikezpa II Ikus-entzunezko rallya ospatuko da, oraingoan Urretxun eta Zumarragan.

Putzuzuloko lagunek, aurtengo edizioak zenbait berrikuntza dakarrela esan digute: “Bigarren edizioa berrikuntzekin dator. Ez da korto rally bat izango, Iragarki Rally bat baizik: hau da, lehiakideek iragarkiak aurkeztu beharko dituzte. Gaia aldez aurretik emango zaie parte hartzaileei, baina egunean bertan esango zaie zein objektu eta zein leku erabili behar dituzten derrigorrez euren lanetan.
Rallya goizeko 10:00etan hasiko dugu, Urretxu-Zumarragako gaztetxetik. Lehiakideek, 19:00ak arte izango dute euren lanak grabatu eta editatzeko, eta ordu horretarako entregatu beharko dituzte lanak. Ordu horretan lan guztien proiekzioa egingo da”.

Urretxuko eta Zumarragako gazte asanbladaren ekimenez, parte hartzaileei bazkaria eskainiko zaie eguerdian. Bideoen edizioa parte hartzaileen esku geratuko da, eta haiek ekarri beharko dute horretarako materiala.
Norbaitek parte hartu nahi izanez gero, eta egun horretan ezin etorriz gero, aldez aurretik bidal dezake bideoa, eta egunean bertan proiektatuko dute.

Informazio gehiago nahi dutenek, begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button