LITERATURA

Mariasun Landaren inurri literarioak

Mariasun Landak (Errenteria, 1949) idatzitako Inurrien Hiztegia narrazio laburren bilduma argitaratu du Pamielak. Hortaz, liburua ez da hiztegi bat, idazleak ipuinok A letratik Z-ra antolatu dituen arren.

Helduei zuzendutako inurri literarioak dira testu labur hauek. Izan ere, intsektu horiek dira liburuko narrazio guztien protagonistak. Euren arteko gertaerak gizakien arteko gertaeren irudiak dira. Horretarako idazleak umorea, paradoxa, satira eta ironia bezalako elementuak erabili ditu, bai eta, hizkuntzaren ekonomia, zorroztasuna eta laburtasuna ere, besteak beste.

Testuok itxuraz errazak dira, baina irakurleari gaitasun literarioa exijitzen diote, behintzat irakurleak testuok benetan ulertu nahi izanez gero. Jorratutako gaiei dagokienez, askotarikoak dira, amodioa, errealizazioa, filosofia, kultur aniztasuna, mendizaletasuna, eta zahartzaroa.

Honatx amodioarekin loturiko bat:

Baieztapen

Inurri batek esan ohi zuen ez zuela maitasunean sinesten, bai, ordea, adiskidetasunean. Harik eta lagun baten bikotearekin maitemindu zen arte, eta geroztik ez zuen berriro gaia aipatu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button