ESZENA

“Lautan Hiru” antzerki-jaialdiaren saioa gaur

Lautan Hiru jaialdiaren laugarren edizioa burutzen ari dira Bilbon, Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak babestuta, eta Cafe Bar Bilbao, 7Katu gaztetxea eta BIRA Kultura eragileekin batera antolatuta.

Aurtengo edizioa lau ostegunetan egiten ari da (otsailaren 3an, 10ean, 17an eta 24an), eta guztira 11 emanaldi eskainiko dira. Gehienbat, formatu txikiko lanak burutzen ari dira Lautan Hiru jaialdian, eta oro har, 15-40 minutuko piezak antzeztuko dira Euskaltzaindiaren egoitzan, BIRA Kulturan, Cafe Bar Bilbaon, eta 7Katu gaztetxean.

Gaurko saioan, otsailaren 17an, honakoa piezak ikusteko abagunea izango da: 19:00etan, Euskaltzaindian, Artistak eta kazetariak 1.0, Kaitin Allenderen eskutik; 20:00etan, 7Katun, Maite Arrese ipuin-kontalaria arituko da; eta 21:00etan, Euskaltzaindiaren egoitzatik abiatuta, Piszifaktoria Ideien Laborategiaren Noiz utziko dio euria egiteari ikusgarria.

2020an, Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen. Aurten Les Bobe Bobe konpainiak jaso du laguntza, Udaberria heldu da lanagatik. Pieza hori otsailaren 24an estreinatuko da, 7Katu gaztetxean.

Informazio guztia Euskaltzaindiak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button