IKUS-ENTZUN

“Amy” pop abeslariaren erretratua, FAS Zineklubean

Amy, Asif Kapadiak idatzi eta zuzendutako dokumentala aurkeztuko da gaur FAS zineklubean, El Carmen aretoan, 19:45ean. Iñigo Arizkorretak zuzenduriko Nómada film laburra ere pantailaratuko da. Javier Aguirrek, EHU-ko Filosofia irakasleak aurkeztuko du saioa.

Amy munduan famatua izandako pop abeslariaren erretratua da, baina denok dakigunez, Amyk 27 urte zituelarik, 2011ko udan, alkoholak eta drogek heriotzara eraman zuten.
FAS-en arabera, “biografia gordin eta kritikoa, baina begirada enpatiko eta errespetuzkoa da azaltzen dena. Irudi argitaragabeaz eta elkarrizketaz egindako filma da, beti ere komunikabideek sortutako irudi zigortu eta morbosoa alde batera utzita. Abeslari famatuaren aurpegi erreala azaldu nahian, Amyren gaitasun eta ahuleziak irudikatzen ditu bere inguruan mugitzen zirenak beraien lekuan ipintzen”.

Elkarrizketak eta gertaerak bikaintasunez nahasten ditu Kapadiak, eta hori dela eta hainbat sari lortzen ari da (Bafta, National Board Review…), azkena, Oscar Saria dokumental hoberenari.

Hortaz gaurko emanaldia, “abeslari britainiarrari egindako emozioz eta humanitatez beteriko omenaldia da; bere bizitza zalapartatsua film eder batean”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button