ARTEA

Nafarroako Komiki Jaialdia abian da

Abuztuaren 29an hasi zen Nafarroako Komiki Jaialdia seigarren edizioa, eta irailaren 27ra arte iraungo du. Ekimenak 30 jarduera eta 11 erakusketa bilduko ditu, nagusiki Iruñeko Ziudadelan. Jaialdian parte hartuko duten zenbait egile hauexek dira: Mikel Urmeneta –kartelaren egilea-, Gallego y Rey, Bernardo Vergara, Paula Bonet eta Aitor Saraiba.

Ricardo Cavolo artista espainiar gaztea, Leire Salaberria ilustratzaile nafarra eta Fermin Muguruza Black is Beltza komikiaren egilea dira jaialdian parte hartu duten beste sortzaile batzuk.

Erakusketen harira, Sonic Youth talde estatubatuarren Goo diskoaren inguruan antolatutakoa azpimarratu behar da. Diskoak 25 urte bete ditu aurten, eta bere azala, Raymond Pettibon artista estatubatuarrak egindakoa, pop kulturaren ikono bihurtu da. Bada, artelan ikoniko horren inguruan, hainbat lan egin dituzte Nafarroako hainbat artistek.

Horrekin batera, tailerrak ere izango dira, tartean, haurrei zuzenduta Super-heroiak zure eskuetan izenburukoa. Azkenik hil honetako asteazkenean, komikia eta zinea lotzen duen zikloa ere izango da. Zine-programa horren baitan hainbat film aurkeztuko dira: Persépolis, American splendor, Sin City eta A scanner darkly.

Egitarauari buruzko zehaztasun guztiak: salondelcomicdenavarra.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button