ARTEA

Clara Gangutiaren paisaiak Donostian

Clara Gangutia (Donostia, 1952) artista bere azken pinturak paratu ditu Donostiako Ekain Arte Lanak galerian. Erakusketa zabalik dago apirilaren 26a bitarte.

Artista donostiarrak orotara 19 lan jarri ditu erakusketan eta gai nagusia paisaia errealistak dira. Halere, ez dago koadroen arteko loturarik edo haririk.Beraz, koadroetan denetarik ikus daiteke, Madrileko teilatuak, Paisaiako San Pedro ontzioletan margoturiko Jaizkibel draga edo Bruselako zenbait patio.
Gauez pintaturiko paisaiak ere agertzen dira, horietako batzuk pintorearen kutunak omen dira. Bere aburuz, gauez pintatzeak askatasuna ematen dio artistari, asmatzeko aukera ere badauka, koloreak ezberdinak direlako eta batzuetan, ez da ezer ikusten.

Gangutia duela 35 urte hasi zen pintatzen eta San Fernandoko Arte Ederren Goi Eskolan ikasi zuen. Bere hastapenetan modu naturalean hasi zen pintatzen, baina gero berak egiten zituen argazkiak erabiltzen hasi zen eredu gisa. Bere iritziz, irudiok nahikoa txarrak dira, baina oso lagungarriak. Egun Madrilen bizi da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button