ESZENA

“Café Bar Bilbao” teatro laburreko aurtengo sariak

Cafe Bar Bilbaok eta Tartean Teatroak antolatzen duten Teatro Laburreko Saria banatu dute. 18. edizio honetan, 19 gidoi aurkeztu dira, 12 gazteleraz eta 7 euskaraz.

Sari horien ezaugarri eta helburu nagusia, “formatu txikiko antzezlanen sorkuntza bultzatzea da, hots, antzezlanaren beharrizan teknikoak eta artistikoak txikiak direla, eta banaketa eta ekoizpen errazekoak”.

Ia hogei urte pasatu dira  sari horiek banatzen hasi zirenetik, eta urte horietan guztietan egile hasiberri edo jada aritu askok jaso dute merezitako aitortza, tartean, Arantxa Iturbe, Lutxo Egia, Pako Aristi, Imanol Ituño de Miguel, Teresa Calo, Gaizka Sarasola, Mikel Mikeo, Fredi Paia, Galder Perez, Txema Trujillo edota Aizpea Goenaga.

Asier Hernandez Kill, Kerra eta Karma lanarekin izan da euskarazko modalitateko irabazlea. Egilea aktore profesionala da 1985. urtetik. Hil-Kanpaiak filma estreinatu berri du, El Internado-Las Cumbres seriean parte hartu du eta orain Sisiforen Paperak (Harkaitz Cano) antzezlanean ari da aktore. Testugilea ere bada eta Café Bar Bilbao saria irabazi ditu bi aldiz, honako lanekin: Amor & Libertad (2003) eta Amor & Locura (2007).

Gaztelaniazko saria David Mangana Lopezen El muggin de Proust izeneko gidoiak eskuratu du.

Lautan Hiru Bilboko Alde Zaharreko teatro txikiko festibalean sarion irakurketa dramatizatua egingo da hurrengo martxoaren 4an, eta Pabiloi 6ko teatro laburreko festibalean ere bai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button