ARTEA

Bulegoa Z/B-n egonaldia izateko deialdia

Ekainaren 1a arte, Bilboko Bulegoa Z/B-n egonaldia izateko deialdian parte hartzeko epea duzue. Deialdi hau berariaz bideratuta dago Bulegoa z/b ekimenaren barruan hainbat fase eta mailatan arte eta ezagutza ekoiztera. Egonaldia artista eta ikertzaileentzat irekita dago, eta hilabeteko iraupena izango du, baliabide espazialak, diskurtsiboak eta ekonomikoak barnean hartuta.

Deialdi publiko baten bitartez, Bulegoa z/b ekimenak egonaldi bat eskaini nahi die 2021an edozein diziplinatako artistei eta ikertzaileei, bulegoko espazio fisikoa eta beren eskura jar ditzakegun baliabideak erabili ahal izan ditzaten, lana edo ikerkuntza garatu ahal izateko.

Bulegoa z/b ekimeneko egonaldi-deialdi irekiak baliabide hauek eskainiko ditu: Hilabeteko egonaldia Bulegoa z/b gunean; 900 euroko ordainsaria egoiliarrarentzat, eta beste 500 euro bidaia-poltsa eta ostatu gastuetarako, gehienez. Bestela, Bulegoa z/b ostatua emateaz arduratuko da; jarduerarako 200 euroko ekoizpen-gastuak, gehienez.

Egonaldia hil batekoa izango da, irailaren 1etik abenduaren 2ra bitartean, baina zehaztu gabe dago oraindik.

Ebazpena 2021eko ekainaren 21ean jakinaraziko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button