ARTEA

“Quid Pro Quo” erakusketa Berlinen

Bihar inauguratuko da Berlingo Cervantes Institutuan (azaroaren 1etik 15era) eta Kleiner galerian (azaroaren 4tik 21era), Dimension Seis proiektu kulturartekoak bultzaturiko Quid Pro Quo erakusketa kolektiboa. Alvaro Martinez-Alonso, Jose Manuel Sanz, Johnny Amore, Jörg Brinkmann eta Shoya Arai artistekin batera, Iñigo Gracianteparaluceta artista euskaldun gasteiztarrak hartuko du parte.

Europako artisten arteko elkarrizketa eta kulturartekotasuna sustatu nahi dituen Dimension Seis proiektuak antolatutako erakusketa Varsovian jaio zen eta Berlinetik pasa ostean, Bilbon amaituko da. Izan ere, 2014ko urtarrilaren amaieran BilbaoArte zentroan izango da, baina aurretik Berlinen ere ikusi ahalko da.

Proposamena diziplina anitzekoa da, eta bere baitan marrazkia, eskultura, instalazioak, argazkia eta bideoa biltzen dira.

Egun Berlinen bizi den Iñigo Gracianteparaluceta (Gasteiz, 1985) artista gazteak, joan den hilean eta Varsoviako Instituto Cervantes zentroan, Hic Et Nunc izeneko erakusketa kolektiboan parte hartu zuen beste bost artistarekin batera, bi espainiar eta hiru poloniar.

Gracianteparalucetak, hain zuzen ere, Prospectives bideo eta instalazioa aurkeztuko ditu proiektu kolektiboan: hedatzen ari den izaki urbanoak arkitekturaren eta gizakiaren esparruetan sortutako tentsioak jasotzen ditu

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button