IKUS-ENTZUN

Brasileko zinema ikusgai, Bilbaoarten

Ekainaren 18tik 27ra bitartean, BilbaoArteko Art House Zinemak Novocine Itinerante elkartearen lankidetzan, Brasileko zine ziklo bat eskainiko du jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin. Filmak bi emanalditan pantailaratuko dituzte.

Bihar bertan izango da lehenengo emanaldia Paulo Morelli zuzendariaren Malasartes lanarekin. Tradizioan errotutako Pedro Malasartes pertsonaiaren bizipenak kontatzen ditu film horrek. Ekainaren 27an, 19:00etan, film honen bigarren emanaldia izango da.

Zikloa osatuko duten beste film batzuk honakoak dituzue: Antes que eu me esqueça (Tiago Arakilian), O filme da minha vida (Selton Mello), Alguma coisa assim (Emir Filho eta Mariana Bastos) eta Bingo (Daniel Rezende).

Ordutegiak, sinopsiak eta abar: Bilbaoarte

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button