BESTELAKOAK

Jet Lag-ek bere agertokia lagatzen dizu

Bilbon egin ohi den Jet Lag Bio gazteen hiri adierazpideen jaialdiak bertan parte hartzeko aukera zabaldu du. Hala, 16 eta 30 urte bitarteko gazteek euren lan eszenikoak eta ikus-entzunezkoak taularatzeko abagunea izango dute.

Ekimen honetan parte hatzeko epea hilaren 31n amaituko da. Izena emateko jarraibideak jaialdiaren webgunean biltzen dira. Dena dela, aurkeztuko diren ikuskizunek gehienez 30 minutu iraungo dute, eta lehen aipatu den lez, 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

“Antzezten, dantzatzen edo abesten badakizu, poeta bazara, dj-a, bihurrikaria, akrobata, musika, antzerki edo ikus-entzunezko proiektu bat badaukazu, performanceak egiten badituzu…, hauxe da zure aukera!”.
Beraz, ez galdu!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button