LITERATURA

Bihar, Bernardo Atxagaren liburu berriaren online aurkezpena, Bilbon

Bihar, egileak Etxeak eta hilobiak eleberri berria aurkeztuko du Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean, 19:00etan. Aurkezpena Zoom plataformaren bidez egingo da, eta zuzenean ere jarraitu ahal izango da kulturguneatb-en webgunean, YouTube bidez. Amaitutakoan, Facebook-eko profilean partekatuko da.

Bernardo Atxagaren Etxeak eta hilobiak (Pamiela) eleberria izango da protagonista bihar aurkezpen berezi batean. Iñaki Esteban kazetari eta idazleak dinamizatuko du nobela zirraragarriari buruzko hitzaldia, non adiskidetasuna, naturarekiko maitasuna eta heriotzaren berehalakotasuna bezalako gaiak tai gabe agertzen diren.
Gainera, liburu hori abiapuntu hartuta, bizitzari eta literaturari buruz eta horien arteko harreman korapilatsuei buruz ere mintzatuko dira bi solaskideak.

Diogun bezala, Zoom plataformaren bidez egingo den hitzaldi hau jarraitzeko, Bidebarrieta Kulturguneak gonbita zabaldu du. Streaming bidez ikusi ahal izango da kulturguneatb.eus webgunean,  YouTube bidez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button