BESTELAKOAK

“BLV-ART” programaren barruan izena emateko epera zabalik

Bilboko Udalak Bilbo Zaharreko arte- eta sorkuntza-guneetan egingo diren Arty Walks ikustaldi gidatuetarako izena emateko epea ireki du. Irailaren 13an amaituko da. Ibilbide kultural horiek doan eskainiko dira irailaren 18an eta 19an. BLV -ART programak, guztira, lau hitzordu proposatuko ditu Arty Walks ikustaldietan parte hartzeko.

Ekimenaren bidez azalduko da “nola eragiten duen kulturak Bilbo Zaharra bizitzen ari den eraldaketan, eta nola garatu den gero komunitate artistiko bat, zeina inguru hartan finkatzen ari baita. Horrez gain, sorkuntza-guneen arduradunek parte hartzaileei azalduko diete zeintzuk diren gune horien bereizgarriak, eta, erakusketen kasuan, aukera izango da artistekin berba egiteko haien obren inguruan”.

Oraingo honetan programari ekimen berriak gehitu zaizkio, tartean, Pikara Magazine (ikuspegi feminista batekin lantzen dituen kazetaritzan aritzen den proiektu bat); Caóstica; edo La Deriva Taller de curiosidades-Lurpeko Bitxiak.

BLV-ART programaren xedea Bilbo Zaharra eta San Frantzisko auzoetan kultur espezializazioa eragitea, auzotarren eta bisitarien beharrei erantzunez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu