IKUS-ENTZUN

“Grease” eta “Groundhog” filmekin osatutako emanaldi bikoitza, Donostian

Bang! Bang! Zinemak emanaldi bikoitz berria ondu du, bihar, Donostiako Antzoki Zaharrean, 19:30etik aurrera: Grease (1978) eta Groundhog Day (1993).

Emanaldiaren antolatzaileen arabera, “ozen eta argi esan dezagun: Grease (1978) Bang Bang hutsa da, Rollo oneko musikala delako, autoparodiarako dosi handiekin, eta belaunaldi oso baten disko gogorrean dagoelako. (…) Grease energia kutsakorra da”.

Bestalde, Groundhog Day Bill Murray aktore handiak antzeztutako film ezagunena da, zeinak Punxstawnwey herriko Marmotaren Eguna jasotzera doan Phil kazetariaren istorioa kontatzen duen. Lana behin amaituta,  Philek eta bere lantaldeak elur-ekaitza batekin egingo dute topo etxera bidean. Ekaitzaren ondorioz, herrixkara itzuli beharko dira. Hurrengo goizean, Phil ohartuko da, harrituta, Marmotaren Eguna hasi dela berriro.

Informazio gehiago: bangbangzinema.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button