ESZENA

Erriberriko Antzerki Jaialdiak bere 25. urteurrena ospatuko du

Uztailaren 19tik abuztuaren 4ra bitartean, Erriberriko Antzerki Jaialdiak bere 25. urteurrena ospatuko du Tafalla, Beire, San Martin Unx, Pitillas eta Erriberri herrietan.

Jaialdiaren barruan musika, dantza, zirkua eta antzerkia uztartzen dituen diziplina anitzeko programazioa ondu dute, eta guztira, 27 emanaldi eskainiko ditu.
aurten emakume sortzaileen presentzia nabarmendu nahi da, eta emanaldietatik 14 emakumeek sortu, idatzi edo zuzendu dituzte, eta gainera 8 Nafarroako konpainietakoak dira. Euskaraz lan bakarra dago, Yarleku Teatrok 104 Haurra antzezlana egingo du euskaraz, Jokin Oregiren zuzendaritzapean. Uztailaren 26an izango da, Tafalla Kulturgunean.
Ohiko emanaldiez gain, jaialdian sortzaileentzako bi egoitza, lau formazio-tailer eta hiru erakusketa, eta hainbat topaketa egingo dira.

Ane Pikaza eta Maria Goiricelaya bertako zuzendari artistikoak dira, eta jaialdiaren nondik norakoak kontatu dituzte modu honetan: “iraganari eskua luzatzen diona nondik gatozen ez ahazteko; oraina ospatzen du topaketari, ezberdintasunari, hausnarketari lekua emanez; eta etorkizunari begiratzen dio itxaropenean bizi den leku gisa, non bizitakoa lur emankorra baita begirada berriak, bide berriak sortzeko.
Erriberriko Antzerki Jaialdia ongi etorriak gara denok gure ingurura begiratzeko eta komunitate askotariko, eder eta solidario baten parte garela ikusteko; kulturaren ospakizun bat da, bere adierazpen gorenean; lur honetako bizitzaren funtsezko zutabea. Gaur, inoiz baino gehiago, Erriberri gara”.

Uztailaren 21ean, 20:00etan, 25. urteurrena ospatzeko gala egingo da Erriberriko Karlos III-aren plazan.

Programazio guztia:  Erriberriko Antzerki Jaialdia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button