LITERATURA

Bizkaidatz Txikiaren I. edizioa abian da

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak, Bizkaiko Foru Liburutegiaren bitartez, Bizkaidatz Txikiaren lehen edizioa antolatu du.

Jarraitzeko prest? Orain zure txanda da lelopean urtero abiarazten den Bizkaidatz literatura-sariaren helburu nagusia bizkaitarren sormen literarioa bultzatzea da, baita nazioarteko bi egun esanguratsu ospatzea ere: Liburuaren Nazioarteko Eguna (apirilak 23) eta Liburutegien Nazioarteko Eguna (urriak 24).

Bizkaidatz Txikia sariaren helburua gure lurraldeko eskola-umeen artean literatur sorkuntza bultzatzea eta sustatzea da. Beste sariarekin gertatzen den bezala, egile batek idatziriko istorioaren hasierari jarraipen bat eman behar zaio. Aurten bi istorio hauetako bat osatu behar da: Joanes Urkixok idatzitako Zuhaitz neska (euskaraz) eta Belén Lucasek idaztitako El misterio del jardín botánico (gaztelaniaz).

Bizkaiko edozein udalerritako ikastetxe batean ikasten ari diren gaztetxoek euren lanak aurkeztu ditzakete (Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailetako ikasleak, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1, 2, 3 eta 4. mailetako ikasleak). Hala, parte-hartzaile bakoitzak nahi duen beste lan bidal dezake, betiere, proposatutako kontakizunaren hasierara, pertsonaietara eta bertan planteatzen diren egoeretara egokitzen badira. Kontakizunak, gutxienez, lau orrialde izango ditu eta, gehienez, bost.
Eta kontakizun bakoitzaren lau ale bidaliko dira maiatzaren 29ra baino lehen.

Informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button