BERTSOTAN

Bertsolaritzaren transmisioaz

Bertsolaritzaren transmisioa hizpide izango da EHUko Udako Ikastaroen baitan Hiztunetik hiztunera, euskararen bizipenek ezarritako bidetik mintegiaren barruan. EHUko Udako Ikastaroen baitan burutuko da ekimena, ekainaren 27, 28 eta 29an, Donostian.

Jone Miren Hernandez Garcia antropologia irakasle eta ikerlariak zuzenduko du mintegia.  Hiru egunotan landuko diren gaiak iragana (hizkuntzaren memoria), hizkuntzen eta identitateen egungo bidegurutzeak, eta etorkizuna (gazteak) izango dira.

Aditu askoren eskarmentu ezberdinak bilduko dira saioetan baina horien artean bertsolaritzaren munduari dagozkion batzuk badaude. Hala, Bertsozale Elkarteko Ixiar Eizagirrek (transmisio eragilea) eta Karlos Aizpuruak (ikerkuntza eragilea) gazteak bertsolaritzara zerk lotzen dituen aztertuko dute.

Beste aldetik, Jon Maia bertsolariak ere parte hartuko du, ekainaren 28an, eta (Hizkuntza) aldaketaz: ikuspegi autobiografiko bat hitzaldia eskainiko du.

Saioa zertan den ikusi nahi izanez gero, hemen begiratu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button