IKUS-ENTZUN

Guda sasoiak ukituko dituzte Oreretako Zine Txiroa ekimenean

Bi film aste honetarako Oreretako Zine Txiroa ekimenean. Lehenengoan, II. Errepublikatik gerra zibilaren bukaera arteko tartea jorratzen da. Hainbat gai lantzen dira: Errepublikarren goratzarrea, 1934ko urriko iraultza, gerra hasiera eta Defentsa taldearen sorrera, 1936ko irailaren 24an okupazioa Aretxabaletan, frankisten ofensiba, frankisten errepresioa… Gertaera batzuk antzeztuta daude, 45 boluntariok parte hartu dutelarik (baserritar baten atxiloketa eta txintxeretako erresistentzia). Aktoreen artean, milizianoak, fusilatuen senideak, gudari baten alaba, gerrako umeak parte hartu dute.

Gerra eta errepresioa, Elgetan, berriz, honako hau kontatzen da: 1936ko urriaren 4tik 1937ko apirilaren 24a bitartean, hau da, zazpi hilabeteetan, faxistek ezin izan zuten Intxortako lubakiak gainditu. Elgeta eta bere inguruak Euskal Miliziano eta gudarien erresistentziaren eredua izan zen. Horri esker, 36ko urriaren 7an historiako lehen Eusko Jaurlaritza eta Estatutua (Elgetako Estatutua izenaz ezagutzen duguna) antolatu ziren, Elgetak eutsi egin zion, Bizkaia ez zuten hartu eta frontea egonkortu egin zen denbora luzean.
Zazpi hilabete horietan euskal armadako batailoi asko pasatu ziren, abertzaleak, komunistak, anarkistak, sozialistak, errepublikanoak… joera guztikoak. Gero, apirilaren 24an eta 25ean pertsona zibilak eta milizianoak hil zituzten, emakumeak eta neskatoak bortxatu zituzten.

Mikelazulo Kultur Elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button