MUSIKA

“365 Jazz Bilbao” zikloak zazpi kontzertu ondu ditu abendura bitarte

Bilbao 700 Fundazioak antolatu ohi duen 365 Jazz Bilbao zikloaren baitan, zazpi emanaldi egingo dira urte amaierara arte. Egitarauaren lehen kontzertua, hain zuzen, bihar izango da: Kevin Hays hirukoteak Campos Eliseos Antzokiko Kupula aretoan joko du, 20:30ean.

Kevin Hays (New York, 1968) pianista, Romeu Tristão kontrabaxua, eta Marcos Cavaleiro bateria musikariekin arituko da. Bilbao 700 Fundazioaren arabera, “(Hays) Bere belaunaldiko jazz piano-jole onenetako bat bezala ekarria nazioartean, taldeko lider gisa egin dituen 15 grabaketek goresmen handiak jaso ditu kritikarien aldetik eta The New York Times eta Downbeat eta Jazz Times bezalako argitalpen garrantzitsuetan”. Bere azken grabazioan, North (Sunnyside 2016), akustikoan aritu da, historia, edertasuna, itxaropena eta antzeko kontzeptu sakonak aztertzeko.

365 Jazz Bilbao programa ondoko kontzertuekin osatuko da: urriak 7, Carles Benavent-Tino Di Geraldo-Jorge Pardo; urriak 19, Hiromi Duet: Featuring Edmar Castañeda; azaroak 10, Chicuelo & Mezquida; azaroak 18, James Carter’s Elektric Outlet; abenduak 1, Kirk Lightsey Trio; eta, amaitzeko, abenduak 15, Matt Bianco.

Kontzertuak EHUko Bizkaia Aretoan, eta Campos Antzokian izango dira.
Informazio gehiago: bilbao700.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button