ARTEA

Maria Ibarretxek performancea aurkeztuko du gaur Bilbaoarten

Maria Ibarretxe artista eszeniko eta bisualak Estudio coreográfico sobre el fin de las cosas izenburuko performancea aurkeztuzko du gaur, Bilbaoarte zentroan, 18:00etatik aurrera.

Eguneroko gertakariei heltzeko moduen inguruko lana da, hausnarketa bat. “Zalantzako espazio-denbora horretan jaiotzen da Ibarretxek sortutako hipotesi koreografikoa”.

Proiektua Bilbaoarte eta Seuleko SeMa Nanji-ren arteko artista egoiliarrentzako programaren emaitza da; zortzi hilabetez izan zen Hego Korean. “(…) Seulen prestatu zen proiektu hau. Koreako kulturarekin maiteminduta etorri da artista eta nabaria da hango eragina ikuskizunean”.

Maria Ibarretxe Bilbaoarteko bekaduna izan zen 2008an. Koreografoa eta dantzaria da. Horretaz gainera, tailerrak ere zuzentzen ditu, Meg Stuart eta Gary Stevens-ekin. Zenbait sari ere lortu ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button