
Iruñeko Kondestable Civivoxean, urriaren 29, 30 eta 31n, Mikro Arte Eszenikoen IV. Jaialdia antolatu da.
La Nave Producciones Teatrales S.L.-ek, Iruñeko Udalarekin eta Nafarroako gobernuarekin batera, proposamen eszeniko garaikideak bilduko ditu egunotan, aipaturiko lekuan.
Egunero mikro arteetan diharduten hiru konpainia arituko dira beren ikusgarriak aurkezteko. Ikuskizun guztiak 15 minutukoak izango dira.
Gaur berton, urriak 29, abiatuko den jaialdian Sagitta (Compañía Crucru-Sofía Ferrari), Tesla, El Futuro Está Aquí (Xabier Artieda), eta Prosaico (Julian Lazzaro) piezak ikusiko dira. Larunbatean, El Primero (Compañía Ensemble-Alberto Trejo eta Pol Forment), Espejito, Espejito (Tinoni Creaciones-Estefanía Rocamora eta Julian Salguero), eta Hybrid (Nishelma Cía-Nia Torres).
Igandean, goizeko eta arratsaldeko saioak izango dira, guztira sei emanaldirekin gozatzeko aukera egongo da.
Egitarau osoa hemen kontsultatu ahal duzue.