LITERATURA

Euskal literatura mintzagai urte osoko programazioan, Bartzelonan

Bartzelonako Biblioteca Esquerra de l’Eixample-n euskal literaturan pisua duten hainbat  liburuz jardunaldiak egingo dituzte katalanez. Urte osoko programazioa izango da, azaroan hasita eta maiatza bitartean, eta hilero, laugarren asteartean, arratsaldeko 19:00etan, lan bat komentatuko da interesa duten irakurleen artean.

Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea lanarekin irekiko dira zikloaren ateak, bihar, azaroaren 24an. Datorren hilean, Unai Elorriagaren SPrako tranbia (abenduaren 22an) izango da ikusiko den lana.

Datorren urteko hitzorduak honakoak izango dira: Joseba Sarrionandiaren Ni ez naiz hemengoa (urtarrilaren 26a; Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao (otsailaren 23an); Harkaitz Canoren Twist (martxoaren 22an); Ramon Saizarbitoriaren Gorde nazazu lurpean (apirilaren 26an) eta Bernardo Atxagaren Zazpi etxe Frantzian (maiatzaren 24an).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button