Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarren Sailak, hirian bizikidetza aniztasunean sustatzeko asmoz, Parte hartzera bultzatzen duten 7 film labur izeneko proiekzioa atondu du.
Emanaldia El Carmen aretoan izango da bihar, azaroak 29, 18:30ean. Bi ataletan proiektatuko dira film laburrak. Lehenengoan hiru film ikusi ahalko dira Nortzuk Datoz lelopean: La hégira, Ngutu eta Los perjuicios de los prejuicios.
Bigarren atalean, berriz, lau film aurkeztuko dira Bizikidetza Eta Bertakotzea izenburupean: El método Julio, Lagun Mina, La media pena eta Uwe + Uwe.
Bi emanaldien ostean, ikusitako lanen inguruan eztabaidatzeko aukera izango.