IKUS-ENTZUN

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak film onenak saritu ditu

FANT jaialdiak egun ederrak bizi ditu azken adizioarekin, eta film andana ikusi eta gero onenak saritu ditu.

Guztien artean nabarmentzekoa da Oh-Seung Kwon zuzendariaren Midnight film luze korearra, Film Onenaren 2022ko Saria irabazi duen filma izan baita. Saritzeko orduan epaimahaikideek honako arrazoi hauek eman dituzte: “harrapatzen duen giro kezkagarriagatik, protagonistaren gorreriarekin jolasean soinu-planoaren erabilera bikainagatik, norabide eta interpretazio bikainagatik eta bizi garen bakardade izugarria transmititzeagatik”.

Sari asko banatu dira guztira, eta aipagarrienak honako hauek dituzue: Epaimahaiaren Saria Sail Ofizialeko Film Laburra Onenari In The Soil Casper Kjeldsen daniarraren lanari eman zaio, eta Epaimahaiaren Saria Euskal Film Laburra Onena Borja Cresporen Hikikomori lanarentzat izan da. Gainera, Philip Gelatt eta Morgan Galen King-en The Spine of Night filmak Sail Ofizialeko Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso du.

Ikuspegi Fantastiko sailean, Film Luze Onenaren Epaimahaiaren Saria Javier Camino Miguélez-en Jacinto filmarentzat izan da, eta Film Labur Onenaren Saria Miguel Alcalderen Un Minuto filmarentzat.

Zinemaldiko ikusleek Publikoaren Saria Film Luze Onenari Patrick Ridremont-en The Advent Calendar filmari eman diote, eta Publikoaren Saria Film Labur Onenari Gabriel Campoy eta Guillem Lafozen Night Breakers lanarentzat izan da.

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 28. edizioko Sail Ofizialeko Epaimahaiak, Ana Murugarren zuzendari, gidoilari eta muntatzaileak; Jimina Sabadú gidoilari, idazle eta kultur kazetariak; eta Borja Santaolalla gidoilari eta zuzendariak osatu dute.

FANT 2022ko palmaresa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button