IKUS-ENTZUN

Ingmar Bergman zinegileari buruzko zikloa abiatu dute Iruñean

Iruñeko Udalaren eta Bilbao Arte Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmena tarteko ondu da Ingmar Bergmanen zinegileari egitaraua, zeina iragan apirilaren 28an hasi zen eta azaroaren 24an amaituko den. Guztira,  zuzendari suediarraren  filmografiako 19 lan pantailaratuko dira Kondestableko ekitaldi-aretoan. Asteon, hain justu, Gycklarnas afton (1953) emango dute, 19:30etik aurrera.

Gycklarnas afton filma zirku giroan gertatzen den drama da. Albertok, zirkuaren jabeak, familia abandonatuko du Anneren besoetan erortzeko. Anne amazona gazte bat da, eta lantzean behin aktore gazte eta neurotiko batekin oheratzen da. Zirkua, bestalde, hondatuta dago. Horren ondorioz, Albert eta bere bikotekidea eskean aritu behar dira bizirauteko.

Zikloan jasotako beste hiru film pantailaratuko dituzte hil honetan: 12an, Kvinnodröm (1955); 19an, Sommarnattens leende (1955) eta 26an, Det sjunde inseglet (The Seventh Seal) (1957).

Informazio gehiago: pamplonaescultura.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button