ESZENA

Dantza tradizionalari buruzko udako ikastaroa

Aiko taldeak, Euskal Herriko Unibertsitatearekiko lankidetzan, Udako Ikastaroen hurrengo edizioan hartuko du parte, Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin izenburupeko ikastaroa emanez. Dantza herrikoien inguruan gehienbat praktikoa izango den ikastaroa, ekaineko azken asteburuan (hilaren 26, 27 eta 28an) izango da, Areatzan.

UPV/EHUren XXIV. Udako Ikastaroetako Historia eta Kultura zikloaren barruan, Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin ikastaroa euskaraz izango da. Programaren barruan, hainbat estilo aztertuko dira, eta dantzaren bilakaerari buruzko eskola praktikoa ere emango da.

Ekimena publiko zabalari zuzenduta dago, “dantza munduko profesionalak, dantzazaleak oro har, eta dantza tradizionalari buruzko ikuspegi garaikidea izan eta Aikok dantzaren irakaskuntza-ikaskuntzarako darabilen metodoa ezagutzeko interesa duten guztiak barne”.

Aiko taldeko Sabin Bikandi, Patxi Laborda, Josu Garate, Ainhoa Odiaga eta Larraitz Artetxerekin batera, Claude Iruretagoyena Biarrizko Maritzuli Konpainia dantza-taldeko koreografoa, Oier Araolaza dantzaria, eta Kepa Artetxe Galdakaoko Andra Mari Dantza taldeko kidea izango dira.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button