ARTEA

Bilboko Udalak “Expodistrito” programa jarri du abian

Bilboko Udalaren Expodistrito erakusketa irailean hasi da eta argazkigintza, eskultura, pintura eta arte plastikoak erakutsiko ditu San Inazio-Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko Udal Zentroetan. Ohi den bezala, ekimenak hiriko sortzaile hasiberri eta ospetsuen adierazpen artistikoak deszentralizatu eta jendaurrean aurkeztuko ditu.

Datorren urteko urtarrilaren 3ra arte, aipaturiko udal zentroek honako artisten erakusketak hartuko dituzte: Paco Cantera Artíguez (argazkia), David Tsitskishvili (pintura), Letizia Le Fur (argazkia), Warren Omier (pintura), eta Kavih Orrantia Izaguirre (pintura).
Horiez gain, Bizkaiko Elkarte Artistikoaren pintura-lanei eskainitakoa, Zona Comic aldizkariaren ibilbideari buruzko erakusketa, eta Blas de Oteroren bizitza eta poesiari buruzko La Rebelión del Ángel erakusketa ere abian jarriko dira.
Azken horrek poeta bilbotar handiaren bizitza eta literatur ibilbidea biltzen ditu. Blas de Otero XX. mendearen bigarren erdialdeko poetarik garrantzitsuenetako bat izan zen. Gerraosteko espainiar poesia berritu eta diktadura frankistaren aurkako borroka kulturala gorpuztu zuen. “Blas de Oterok idatzi eta idatzi egiten zuen. Ni-tik gu-ra joan eta gehienengana iritsi nahi izan zuen, hau da, poesia gizarte osora eraman nahi izan zuen”.

Blas de Otero Fundazioak 62 marrazki original egiteko eskatu zion Pablo Gallo artistari. Marrazki horiek Jose Fernández de la Sotak idatzitako gidoi batekin hornitu dira, eta horrela osatu da erakusketa.

Erakusketa guztiak doakoak izango dira eta goizez eta arratsaldez bisitatu ahal izango dira. Egitarau osoa www.kulturabarrutik.eus webgunean kontsulta daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button