LITERATURA

Ja! Umorezko Literaturaren eta Artearen jaialdia

Gaur abiatuko da Bilbon Umorezko Literaturaren eta Artearen XII. Nazioarteko Jaialdia. Urriaren 1etik 10era bitartean, edizio honetako egitarauak 15 bat ekitaldi bilduko ditu gaur egungo idazle interesgarrienetako batzuekin.

Gaur arratsaldean, 19:00etan eta Filarmonika Aretoan Juan Soto Ivars eta Ana Iris Simón solasean arituko dira, Urkatuen feria izenburupeko saioan. Geroago, eta toki berean,  aurtengo protagonistetako batek hartuko du hitza: Hervé le Tellier idazlea. Besapean dakar azken liburua La anomalía. Lan hori, Frantziako historian gehien saldu den bigarren Goncourt saria izan da.

Fernando Aramburu, Elena Sierra, Rodrigo Cortes,  Arturo González-Campos, Cristina Fernández Cubas, Pedro Ugarte, Isabel Burdiel, Antonio Orejudo, Daniel Gascón  eta Mathias Enard dira, besteak beste, jaialdian parte hartuko dute beste aditu batzuk.

Jaialdiaren zortzi egunetan zehar, hitzaldiak, elkarrizketak, proiekzioak, antzezpenak eta irratsaioak antolatuko dira, Bilbo erdigunean dauden bi entzunareto nabarmenetan: Elkarte Filarmonikoaren Aretoa eta BBK Sala. Sarrera zenbakitua eta doakoa izango da.

Programazio guztia kontsultatzeko: Ja!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button